Saharauien Aldeko Elikagaien Euskal Karabanaren kanpaina ostiralean abiatuko da

Antxeta Irratia 2017ko urt. 24a, 00:00

TADAMUM elkarteak aste honetan ekin dio urteroko Saharauien Aldeko Elikagaien Euskal Karabanaren kanpainari. Ilargi Erdi Gorriarekin lankidetzan, Tinduffeko errefuxatuen akanpalekuetara urtero eramango dute karabana. Iaz 20 tona bildu zituzten Irun-Hondarribian. Eta aurtengoan ere, markari eutsi nahi diote. Urtarrilaren 27a bitartean Irun eta Hondarribiko ikastetxeetan bilduko dituzte elikagaiak, eta ostirala eta larunbatarekin eskualdeko supermerkatu gehientsuenetan. Hortaz gain ere, Kabigorri ateneoak ostegunetik igandera bitartean elikagaiak jasoko ditu 19:00etatik aurrera. Kanpaina honi buruz gehiago jakin nahian Miren Olaskoagarekin mintzatu gara.