Palmera-Montero eta Alzukaitz guneetako proiektua amaitzear

Antxeta Irratia 2017ko urt. 24a, 00:00

Palmera eta Montero enpresek 1.500 bat bidasotarrei lana ematen zien garaiak, 364 etxebizitzetako hirigintza proiektu bati lekukoa eman zion, orain 15 bat urte. Palmera-Montero eta Alzukaitz eremuetako Plan Bereziak garatzeko erabakia hartu zuen garai hartan Irungo Udalak. Eta datorren urtebetean biribilduko dute proiektua. Juan Wolmer birigilgunearen hegoaldera, Alzukaitz eremuan, ekimen pribatuko azken 114 etxebizitzen eraikuntzarekin egingo dute hori. Ondotik, azken hilabeteetan bizilagunekin aurrera eramandako prozesu partehartzailean bildutako 100 proposamenak aintzat hartuta, Juan Wolmer birigilgunea bera, plaza bilakatuta bukatuko da hirigintza proiektu hau.