Euskal Herriko TAFTA eta CETAren kontrako taldeek antolatuta, itun transnazional horien aurkako mobilizazio bat egin dute asteburu honetan. Bidasoaren bi aldeetako herri mugimenduteako kideak bildu ziren larunbata arratsaldean, 100 lagun baino gehio. Ekimena Irungo Santiago zubian iragan zen eta mobilizazio honekin otsailaren 14ean Europako parlamentuan bozkatu behar duten CETA ituna ez berrestea aldarrikatu zuten.