Sasoilari postuetan izena emateko epea zabaldu du Hendaiako udalak

Antxeta Irratia 2017ko urt. 20a, 00:00

Udako sorosle lanetan aritzeko asko falta bada ere, oraindik, Hendaiako Herriko Etxeak jakitera eman du, udan Herriko Etxeak kontratatzen dituen sasoilari postuen deialdia zabaldu berri duela. Martxoaren 31a arte izena eman daiteke, hondartzan, berdeguneetan edota karriketan mantentze lanak egiteko udako sasoian. 17 urte beteak ukan behar dira heldu den ekainaren 30ean. Eta Herriko Etxean bertan, edo webgunean eskura daitekeen inprimakia ongi bete eta, Giza Baliabideetako idazkaritzan entregatu behar da.