Irungo Udaltzaingoak emandako hitza bete du, eta Urdanibia plazako bideo-bijilantzia kamerak martxan jarri ditu.Lourdes Larraza, Udaltzaingoko ordezkariak aipatu digunez. “Eusko Jaurlaritzako Barne Sailetik beharrezkoak ziren baimenak lortu ondotik, eskumena ez baita Udaltzaingoarena soilik, bideobijilantzia kontrol sistema martxan jarri dute.Oroitarazi du, 2015eko maiatzean, Hiritarren Arreta Zerbitzuan 884 sinaduraren entregarekin, auzoko merkatari, ostalari zenbaitzuk eta AldeZaharra-San Juan Auzo Elkarteak eskatutako segurtasun neurri bat dela”.Zehazki, Alde Zaharra, Urantzu kalea, Arbesko Errota eta inguruetan, eta Urdanibia plaza inguruetako merkatari zenbaitzuk izan ziren, auzo elkartearen ekimenez neurriak hartzea eskatu zutenak. Koldo Susperregui, auzo elkarteko kideak esplikatu digunez, 2014tik hasi ziren Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Udalarekin biltzen, auzoan segurtasun eza salatuz, eta neurriak galdeginez. Eztabaida piztu duen neurria da, 884 bizilagunen nahiari erantzunez. Baina ez irundar ororen gustokoa. Hala beraz, Lourdes Larraza jeltzaleari galdetu diogu argiki, zein helbururekin jarri dituzten kamarak. Udalak aste honetan jarri ditu martxan kamera horiek azkenik. Hala ere, udaltzainen presentzia ere areagotu egingo dutela iragarri du Udaltzaingoak. Kontuan hartuta, azken hilabeteetan, eta gabonetan ere, auzo elkarteko egoitzan, elkarte gastronomikoetan eta zenbait establezimenduetan emandako lapurretak. Entzun ditzagun