Kale gorrian diren pertsonak, aldiz, ez dute pobrezia energetikorako aukera ere. Irunen, 2005. urteaz geroztik, 5 gradupeko tenperaturak ematen ziren bakoitzean, Irungo Herriko Etxeak Hotzaren Kontrako Protokoloa martxan jarri du. Baliabide honi esker, udaltzain patruila batek kalegorrian diren pertsonak, hiriko hoteletara gonbidatzen zituzten iluntzeko 20:30etatik goizeko 10:00ak bitartean. Herriko Etxeak pagaturik, afari beroa, logela eta gosaria zuten aukeran.Joan den urtean, 8 gradutara emendatu zuten zerbitzua emateko muga, eta urtebetean 101 lagunek baliatu dute. Aste hontatik goiti, aldiz, hiriko hotelak Herriko Etxeko zerbitzuengatik ordezkatu dituzte. Ospitale Zaharreko areto bat egokitu dute 20 bat oherekin horretarako. Hego Lapurdin eskax dira halako zerbitzuak. Hendaian Txoko Elkarteak egunez gosariak, jantzi garbiketa eta egongela eskaintzen du Suhiltzaileen kaserna zaharrean. Baina gauez, Irunera jotzen dute askok. Izan ere, Hendaiako Herriko Etxeak 10 ohe baino ez ditu eskaintzen gauez aterpetzeko. Aitor Errazkin lankidea, Richard Irazusta hautetsiarekin mintzatu da honi buruz. Eta aitortu dio, askok Irunera jotzen dutela zerbitzu horren bila. Eta beraz, beharra dagoelarik, hausnartu beharko dutela Hendaian zerbitzu hori indartzeko