TTIP/TAFTA eta CETA itun transnazionalak salatzeko giza-katea

Antxeta Irratia 2017ko urt. 20a, 00:00

Bihar larunbatarekin giza-katea deitu dute, Irun eta Hendaia artean, TTIP/TAFTA eta CETA itun transnazionalak salatzeko.

Ipar Euskal Herriko TAFTA Stop eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimenduek deitzen dute. Eta Santiago zubian hitzartuak dira larunbatean, 16:30etan. Ikusteko dago zer gertatuko den TTIP itunarekin, baina Europako Batasuna eta Kanadak CETA itunaren akordioa sinatu ondoren, otsailean Europako Parlamentuak berretsi beharko du. Horren harira, urtarrilean zehar, hainbat ekintza egingo dituzte itun hori geldiaraztea eskatzeko, multinazionalen faborea bilatzen duten akordioak baino ez direlako. Amagoia Escudero, TTIP/CETA Ez mugimenduko ordezkariarekin hitz egin dugu