2 motako diabetesa jasateko arriskua ote dugu ?

Antxeta Irratia 2017ko urt. 18a, 00:00

Gipuzkoako 119 farmaziatan martxan jarri dute hiritarrengan 2 motako diabetesa jasateko arriskua detektatzen duen programa berritzaile bat. Herritarren %6ak ez daki diabetes mota honetaz gaixorik dagoenik ere, eta konpliazioak ekar ditzakeenez, prebentzio eta diagnostiko kanpaina hau abian jarri dute. Orain hasi eta ekaina bitartean aurrera eramango dute, eta Gipuzkoako 119 farmazi edo botika horietatik, Hondarribiko bitan, Erauskin eta Iraola farmazitan, eta Irungo beste 13 farmazietan ere egin ahal izango duzute froga hori. Gehiago jakin nahian, Gipuzkoa Farmazeutikoen Elkargoko idazkari teknikoarekin hitz egin dugu. Estibaliz Goienetxearekin.