Odol emaileak behar dira

Antxeta Irratia 2017ko urtarrilaren 18a


 

Odol Emaileen Elkarteetatik ohartarazi dute, odol erreserbak nabarmen apaldu direla azken asteetan. Miarritzeko Odol Emaileen zentroak odola ematera hurbiltzeko deialdia egin du. Eta Gipuzkoan ere, %25 apaldu dira erreserbak aipatutako arrazoiak direla medio. Otsaila izan ohi da hilabeterik konplikatuena. Hondarribiko Odol Emaileen Elkarteko, Ane Miren Aguinagalderekin hitz egin dugu