Lanuzteekin segitzen dute Irungo Mecanoplastica enpresako langileek

Antxeta Irratia 2017ko urt. 18a, 00:00

Irungo Araso industrigunean dagoen Mecanoplastica enpresako 87 langileen soldata izozrtua dago erabat. Enpresa akordio berri bat aldarrikatzen dute, eta zuzendaritzak ez du momentuz amore eman. Negoziaketa mahaiak irekita segitzen du, baina joan den astean bezala, gaurkoan bi orduko lanuzteak deitu dituzte lantegian, lan txanda guztietan.

Akordiorik itxi ezezan, heldu den urtarrilaren 25ean ere, lanuzteak egiteko deialdia luzatu dute. Uxue Mingo, ELA sindikatuko ordezkaria