26an eginen da Harri-Xabaleta auzo elkarte berriaren aurkezpena

Antxeta Irratia 2017ko urt. 17a, 00:00

Bakartxoko ostatuan da hitzordua arratsaldeko 18:00etan. Elkarteko bazkidetza sinbolikoa da, 5 eurotan urtea. Izan ere, ahalik eta jende gehien biltzeko asmoa dute, azken urte eta erdian, 500 auzokideen sinaduraren sustenguarekin, martxan jarri dituzten proiektuak gauzatu ahal izateko. Herriko Etxearekin negoziaketan, Pellot biribilgunea egokitu, eta Beltzeniako sarreran abiadura moteltzearekin batera, espaloiak egungo irisgarritasun neurrietara egokitzea lortu dute.

Baina asko dute oraindik borrokatzeko. Eta hortan jardungo da elkartea, behin ofizialki sortu berri dela.Elkartearekin harremanetan jartzeko, harrixabaleta@gmail.com posta elektronikora egin daiteke, edo ostegunero atsaldeko 18:30etan Beltzeniako Bakartxoko ostatuan egiten duten bilkura idekian parte hartuz.