20 urte bete ditu Irungo Herritaren Arretarako Bulegoak

Antxeta Irratia 2017ko urt. 17a, 00:00

Eta Irunen, etengabean egokitzapen prozesuan dabilena, SAC edo Hiritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa da. 2013az geroztik San Martzial kaleko egoitza berriak zerbitzua hobetzea ahalbidetu badu ere, bertako 11 langileek dute, zerbitzua herritarren beharrei, legediari eta teknologia berriei egokitzen.

Horrela erronka berriak ditu beti aurretik. Eta Pedro Alegre, Hiritarren Harremanetarako zinegotziak gaur bertara egindako bisitan aipatu duenez,

«hilabete hontan, SAC-HAZ Bulegoak 20 urte betetzen ditu Irunen, eta bide horretan herritarren eskutik egin duela nabarmendu du, hiritarrek begirunez hartzen duen zerbitzua izaki. Aurtengo erronka nagusia, administrazio elektronikoa indartzea izango da, legeak aginduta, prozedura eta tramitazio berriak egin ahal izateko. Azken urteetan, internet bidezko tramitazioak asko garatu dira, izan ere, 2013az geroztik hamar bider izapide elektroniko gehiago egin dituzte irundarrek. Iaz 8.000 lagunek. Eta aurrez-aurreko zerbitzuari dagokionez, 80.000 lagun 2016. Urtean, batez bestean 300 lagun ingururi harrera egiten dietelarik SACeko langileek».

Eta hain zuzen ere, langile horiengana jo nahi izan dugu, zerbitzuaren eta erabiltzaileen berri jasotzeko. Izaskun Larrarte, SAC-HAZ bulegoko zuzendaria da, eta egungo 11 langileetatik, duela 20 urte hasi zirenetako bietako bat. Beraz, zerbitzuaren garapenaren lekukoa izan delarik, berarekin mintzatu gara. 2016ko bilana biribiltzeko, kontua hartu beraz, SAC-HAZ bulegoaren webguneak milioi terdi bisita jaso dituen bitartean, Irun Txartela baliatuz 8.747 izan direla herritarrek egindako tramitazio elektronikoak. Hontan, erabateko eragina izan du Irun Txartelak eskaintzen dituen aukerak, iada abendu bukaeran 26.000 irundarrek eskatua edo eskuetan dutena. Bestalde, 80.734 bisita aurrez-aurrekoak bulegoan bertan. 25.000 inguru izapide 24 orduko makina automatikoetan, eta 72.422 dei telefoniko 010 zenbakian jaso dituztenak.