Asteazkenean zuzendaritzarekin bilduko dira, etq gaurko greba bertan behera gelditu da

Antxeta Irratia 2017ko urt. 16a, 00:00

Joan den ostirala arratsaldean, SNCFeko xeminotek elgarretaratzea egin zuten Hendaiako tren geltokian. Oraingo honetan, Hendaia-Parise arteko gaueko tren zerbitzua, La Palombe Blue ezizenez ezaguna, atxiki dezaten galdegiten dute.

SNCFak azken hilabeteetan egin murrizketen haritik, erabaki baitu, uztailaren lehenetik aitzina Hendaia-Parise gaueko trena kentzea.

Ostiraleko mobilizazioan ez ziren xeminotak bakarrik agertu. Hendaiako tren geltokian hainbat herritarrekin batera, Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapeza ere izan zen, aldarrikapenei Herriko Etxearen sustengua eman nahian. Bien bitartean, gaur ez dute txarteldegien aferarengatik grebarik egingo. Azken asteetan, Hendaia-Baiona arteko SNCFeko xeminotek greba egingo dute astelehenero asteburuetako tren bidai txartelen salmenta sistema salatzeko. Urtarrilaren lehenaz geroztik, ez baita langilerik lehiatiletan bidai txartelak saltzeko Hendaia, Miarritze eta Baionan. Makinen bitartez kudeatzen da guztia. Aldiz, zuzendaritzarekin asteazken hontan bilduko dira gaia aztertzeko. Eta momentukotz, gaurko greba bertan behera uztea erabaki dute. Peio Dufau, CGT sindikatuko ordezkaria