Gipuzkoako DYAk Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaro berri bat antolatu du, herritar orori irekia. Ikastaroaren iraupena 3 asteetakoa izango da, urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra bitartean. Dunboa ikastetxean izango da, astegunetan 19:00etatik 21:00etara, eta sorosle lanetan aritu nahi uden orok, hastapen egin nahi dituenak zein unibertsitate ikasleentzako ere, interesgarria suerta dakiokeelakoan, Maite Manterola, DYAko ikastaroetako arduraduna deitu dugu. Matrikula ez da dohainik, 110 euro ordaindu behar baitira, baina Sorosle Tituloa eskuratzen ahal da. Izena emateko teléfono zenbakia oroitaraziko dugu azken aldiz. 943 46 46 22. Maite Manterolarekin hitz egin dugu