Arratsaldeko 18:30etan elgarretaratzea deitu dute SNCFeko xeminoek Hendaiako tren geltokian. Hendaia-Parise arteko gaueko tren zerbitzua, La Palombe Blue ezizenez ezaguna atxiki dezaten galdegiten dute. SNCFak erabaki du uztailaren lehenetik aitzina Hendaia-Parise gaueko trena kentzea. Horregatik, xeminotek elkarte, herritar, alderdi politiko eta sindikatuak deitzen dituzte, gaur 18:30etan Hendaiako tren geltokian elgarretaratzera. Gogoan hartu, bestalde, astelehenero greban direla Hendaia-Baiona arteko SNCFeko langileak, Hendaia, Miarritze eta Baionako tren geltokietan, tren bidai txartelak saltzeko lehiatilako langilea, makinen zerbitzuarekin ordezkatzea erabaki duelako SNCFak urtarrilaren lehenaz geroztik. Larunbata eta igandetan, makinaz baino ezin dira txartelak eskuratu.