Urteroko goi mailako politaren eguna da gaurkoa Hendaian

Antxeta Irratia 2017ko urt. 13a, 00:00

Hendaian, ateak zabalik izango ditu gaur arratsean Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuak, goi mailako partida profesional batekin Bixintxo Bestetako egitarauari abiada emateko.Astebete aurreratu behar izan dute, pilotarien kartel deigarri bat bermatzeko. Eta Herriko Etxearen zein babesle pribatuen ahaleginari esker, Endaiarrak elkarteak 15 eurotan eskaintzen digu punta-puntako esku-huskako partida. Haurrek ere, kitorik sar daitezke gaur iluntzeko 20:30etan hasiko den pilota gaualdira. Aperitiba gisa, Promoziozko Binazkako Txapelketako xxxxxxx jokatuko dute. Eta ondoren, Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea-Larunbe-ren arteko norgehiagoka izanen da. Pilota hautaketan topatu genituen Hendaiako frontoian. Eta ez ohiko kantxa bat dela aitortu digute, lehia bizia izango delarik ere. Entzun ditzagun Irribarria eta Larunbe