Filma onenak berriz ikusgari Variete zine gelan

Antxeta Irratia 2017ko urt. 12a, 00:00

Bigarren urtez jarraian, Hendaiako Varietes zinema gelak TELERAMA aldizkariak proposatzen duen zinema festibalarekin bat egin du.

Frantziako estatuko Arte eta Saiakera labela duten beste 300 aretorekin batera, Hendaiakoak urteko film onenak ikusteko edo berrikusteko parada eskainiko die zinezaleei. Urtarrilaren 18an eta 24ean izango dira pasaldiak.

Gogoan hartu beraz, txartelak prezio merkeetan lortzeko aukera emango dutela, filmeak lehiaketan direlarik, bozkatzeko eskubidea emanez ere. Horretarako adi, aste hontako Telerama aldizkariak dakarren PASS txartelari.  

Lehian diren zazpi filma dira pasako direnak, denak jatorrizko hizkuntzan. Nocturama, Midnight special edo Paterson autore lanak lehiaketa barne, eta aurten gainera, Telerama Festibalak 20 urte betetzen dituenez, lehiaketaz kanpo beste bi filme berreskuratuko dituzte. Mullholland Drive eta Jackie. Denak jatorrizko hizkuntzan. 

Itsaso Iparragirre, Varietes-eko kidearekin hitz egin dugu.