Gabonetan ireki zuten trafikoari, eta azken ikutuen faltan, Cristina Laborda, Obretarako ordezkariak bertara egindako bisitan oroitarazi du gaur ”2014an bizilagunekin abiatutako prozesu partehartzaile batekin hasi zela dena, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko beharra iksuten zutela hauek ,eta helburua lortu dela, kalearen izaera zeharo aldatu baita, oinezkoei lehentasuna emanez. Udal ordezkariak aitortu du halere, luze jo dutela lanek, hiriko azpiegitura kanalizazio nagusietako bat izanik, bost metro arteko sakoneran lan egin behar izan dutelako. Baina ostalari eta bizilagunek normaltasunera itzultzeko, kaleko altzari berriak baino ez dira falta”. Nabarmendu beharra dago, Zipriano Larrañaga kalerko espaloien baldosa berriak, punta-puntakoak direla. Izan ere, granito material berezi batetaz eginak daude, ibilgailuek kutsatzen duten CO2a bere baitan bildu eta euri urarekin batera garbitu egiten dutenak. Nolanahi ere, proiektu honetan aurreikusten ez bazen ere. ”Zipriano Larrañaga kaleko Topo geltokiaren sarrera puntu beltza bat zen orain arte. Eta Udalak Euskotreneri sarrera berritzeko eskaera luzatu zioten bezala, oraingoan bertatik Txoantenea kalera doazten eskailerak eta bidea berritzen hasi da Udala. Puntu Beltzak desagertarazteko planaren aurrekontuekin, eskailera ez hain malkartsuak eginez, irisgarritasuna hobetuz, espaloia berrituz eta argitasuna hobetuz ere”. Puntu Beltz hau desagertarazteko lanetarako, 48.325 euro bideratuko dituzte. Lanak dagoeneko hasiak dira.