ELA sindikatuak jakinarazi duenez, atzoko egunean, Irungo Mecanoplastica enpresako langileek lan turno edo txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egin zituzten. Enpresa honek, automozio, informatika eta altzairugintza industriarako plastikozko piezak egiteko moldeak ekoizten ditu Araso industrigunean. Eta punta-puntako teknologia baliatzen duelarik, ekoizpenaren %60 Europara esportatzen du.
Mecanoplastica lantegiak 87 langile ditu, eta enpresa akordioaren lan baldintzen negoziazio bat aldarrikatzeko mobilizazioetan dira. ELA Sindikatuko Uxue Mingo
Momentuz atzoko lanuzteen ondotik, eta negoziazioek eman dezaketenaren esperoan, urtarrilaren 18an eta 25ean lanuzte berriak deitu dituzte, Mecanoplastica enpresako 87 langileek. Lau urtez soldatak izozturik daramatzate. Eta berez, ez da gaizki doan enpresa bat. Izan ere, infojobs guneak hainbat lanpostu eskaintza ditu enpresa honek iragarriak. Beraz, lana egiteko badute. ELA Sindikatuko Uxue Mingo