Termiten aurkako planarekin segituko du Irungo udalak

Antxeta Irratia 2017ko urt. 11a, 00:00

Pipiekin behin akatuko dutenean, bigilantzia epea hiru urtekoa izango da. Horrexeagatik, Tecnalia enpresarekin 5 urteko kontratua izenpetuko du Udalak . Guztira, 70.000 euro inguru bideratuko ditu termiten kontrako plan osoa bururaino eramateko. Irungo Udalak iaz abian jarritako termita edo pipiak detektatu eta akatzeko planaren bigarren fasearekin jarraituko du 2017. urtean ere. Joan den urtean Alde Zaharreko 105 eraikin ikuskatu zituzten Tecnalia enpresaren bitartez. Eta oraingo honetan, Santiago kalean eta Urantzu kaleko egurrezko estruktura duten eraikinak aztertuko dituzte.Dena dela, behin pipiak detektatuta, haiek akatzeko ez dute hunkitutako etxebizitzetara joko, pipien iturburu edo kabietara baizik. Horretarako, Alde Zaharreko inguruko lursailak ere aztertu zituzten iaz, eta lau foko edo kabi nagusi topatu dituzte. Pipiekin behin akatuko dutenean, bigilantzia epea hiru urtekoa izango da. Horrexeagatik, Tecnalia enpresarekin 5 urteko kontratua izenpetuko du Udalak . Guztira, 70.000 euro inguru bideratuko ditu termiten kontrako plan osoa bururaino eramateko. Horren berri eman digu Xabier Iridoy Hirigintza zinegotziak