Asteazkenean hasiko dira danborradarako entseguak

Antxeta Irratia 2017ko urtarrilaren 9a

Hendaian, dena dute prest Bixintxoak ospatzeko. Besta Batzordeak eta Hendaiako Danborrada elkarteak danborradaren entseguekin hasiko da aste hontan. Asteazkenean eginen dute lehendabizikoa Geltokiko lehen mailako eskolan arratsaldeko 19:00retan. Eta larunbatean bigarrena, Dongoxenian goizeko 11:00etan.  Euria egingo balu, Lizardiko eskolara lekuz aldatuko lukete.