Mirentxin, dispertsioaren aurka 18 urtez

Antxeta Irratia 2017ko urt. 9a, 00:00

Mirentxin zerbitzuak, dispertsioaren aurkako gidarien sareak, aurten 18 urte betetzen ditu. Eta bolondres sare honek astebururo-astebururo Espainia zein Frantziako estatuetako geografia zeharkatzen badu, presoen senideak furgonetan espetxeetara  eramateko, gure eskualdean 36 gidari bolondres dira. Hontaz interesatu da Aitor Errazkin lankidea. Eta Mirentxin elkarteko Aritzekin ez ezik, euskal preso baten senide den Itsasnerekin ere mintzatu da. Hain zuzen ere, giza eskubide guztiak errespetatzea, baita preso diren pertsonenak ere. Hori da urtarrilaren 14an 17:30etan sakabanaketaren aurka Bilboko La Casillatik abiatuta egingo den manifestazio nazionalaren helburua. Horren aurretik, joan den asteburuan herriz-herri, SAREk argazki herrikoia egin zuen. Irungoa San Juan plazan egin zuten larunbatean 60 lagun inguru bilduta. Hondarribian, aldiz, Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute, urtarrilaren 14an bertan, arratsaldeko 15:00etan Miramarretik, eta lekua erreserbatzeko telefono honetara deitu edo whatsappa bidali behar da lehenbailehen, 650 98 47 45. 

 

Hatz salatzailea autobusean bertan banatuko dute, bi eurotan.