Bide heziketarako sentsibilizazio eguna antolatu dute Irunen

Antxeta Irratia 2017ko urt. 9a, 00:00

Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Irungo Udaltzaingoko Bide Heziketa arloak sentsibilizazio ekimen berezi bat antolatu du urtarrilaren 13an, Amaia Kultur Zentroan. Gobernuko Trafiko Zuzendaritzako Bide Heziketa Akademiak eta, AESLEM, edo muin lesioetako ikerlan elkartearen laguntzarekin, Road Show bat eskainiko dute. Lourdes Larraza, Irungo Udaltzaingoko ordezkariak esplikatu digunez. 17 eta 18 urteko Irun eta Hondarribiko Batxilergoko lehen eta bigarren kurtsoetako 450 bat ikaslek parte hartuko dute. Errepresentazioa, gazte batek duen istripu baten istorioa kontatzen du, aipatu bezala, irudi hunkigarriekin eta testigantzak bilduz. Zentzu honetan, 17-18 urteko gazteengana jo nahi izan dute, beraiek direlako berehala auto-gidari berriak bilakatuko direnak. Eta aldi Berean, istripu larri gehien jasaten dituzten ziklomotorretako gidariak ere badirelako kasu askotan. Dena dela, Lourdes Larrazak nabarmendu du Irunen 20 bat urte daramatzatela haur eta gazteekin, txiki-txikitatik trafiko arriskuen eta segurtasun neurrien inguruan Bide Heziketa teoriko eta praktikoa egiten. Eta ez soilik txikienekin. Adineko pertsonengan ere jotzen baitute, auto eta motorrez gain, oinezko eta bizikleten gidariak sentsibilizatze aldera. Bide Heziketa arloko arduraduna, Txema Ortun udaltzainarekin mintzatu gara, gehiago jakin nahian (ELK)