15.352 bisitari jaso ditu Ficobako Gabonetako Haur Parkeak

Antxeta Irratia 2017ko urt. 6a, 00:00

Hirugarren urtea da Ficobako Gabonetako Haur Parkeak 15.000 bisitarien marka gainditzen duela, eta hori kontuan hartuta, aurten abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean baino ez dituela ateak zabaldu, iazkoan baino bi egun gutxiago.

Joan den urteko datuak hobetu dituzte, batez bestean, egunero %20 bat bisitari gehiago jaso dituztelarik.

Bisitari guztien %45a Txingudi bailarakoa izan arren, lautik bat Donostialdekoa izan da, eta %18a Oarsoaldekoa. Gainerako %12a Urola Kosta, Tolosaldea, Goierri, Bortziriak eta Iparraldetik iritsiak izan direlarik, antolatzaileek diote, agerian geratu dela, Gabonetako Haur Parkea ekintza sendotua izateaz gain, inguruko eskualdeentzako ere erreferentzia bilakatu dela Gabonetako aisialdi eskaintzan, Gipuzkoan ez ezik, Bortziriak eta Lapurdiko herritarrentzako ere.  

Bestalde, abenduaren 26an haur parkea publiko orokorrari zabaldu aurreko astean antolatu ohi dituzten ikastetxeentzako bisita eguna esklusiboetan, 1.916 haur jaso dituzte. 17 ikastetxe ezberdinetako haurrak izan dira, iaz baino %7 gehiago.