Lagabezia datuak espero baino okerragoak dira Irun eta Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko urt. 4a, 00:00

Erabat behatokiak Irun-Hondarribiko langabezi datuak plazaratu berri ditu. Eta Gabonetako kanpainak ekarri ohi dituen kontratazioek bultzatuta, langabeziaren apaltze handi bat espero bazen ere, ez da horrela izan.

 Hondarribian Gabonetako kanpainaren eragina nabaritu da, 41 langabetu gutxiago izan baitira abenduan. Eta une hontan %8,9ko tasarekin 702 langabetu dira, 2011 urteaz geroztik emandako daturik onena. Baina Irunen, Gabonetako kanpainaren kontratazio eta guzti, bi lanpostu baino ez dira sortu garbian. Eta 3.999 langabetu daude, %14ko tasarekin.

Nolanahi ere, 2016. urteko dinamika baikorra berresteko balio izan dute urteko azken hilabeteko datuak. Izan ere 2015eko abenduarekin alderatuta, 563 langabetu gutxiago dago orain Irunen, eta 159 gutxiago Hondarribian. Gipuzkoako langabezi-tasaren apaltzea baino bi puntu eta erdi handiagoa izan da gure eskualdean joan den urtean zehar.

Abenduko datuen arabera, kontratazio berriak egin dira adin tarte guztietan, baina bereziki 25 eta 45 urte arteko emakumeek lortu dituzte kontratu horiek, 43tik 38. Gizonezkoen artean, aldiz, langabeziak gora egin du 25 eta 65 urte artekoetan, eta 25 urte baino gazteagoetan baino ez da apaldu.

Sektoreka, industria eta zerbitzuak dira lanpostu berri gehien ekarri duten sektoreak. Eraikuntza arloan, aldiz, %66 batean emendatu da langabetuen kopurua.