Lau auto kiskali ditu Gal Stadiumean gauez emandako sute batek

Antxeta Irratia 2017ko urt. 4a, 00:00

Bidasoako Suhiltzaileak lanean aritu dira gau honetan. Goizeko 00:35ean Irungo Gal Stadiumaren aparkalekuan auto batek su hartu baitu, eta beste hiru ibilgailu gehiagotara hedatu da gero. Suhiltzaileek Antxeta Irratiari azaldu diotenez, autoez gain ez da aparteko kalte materialik suertatu, eta suaren ikusgarritasunatik haratago, sutea berehala kontrolatzea lortu dute. 

Sutea bere kaxa ala nahita eragindakoa izan den argitzeko ikerketa abian jarri du Ertzaintzak. Halere, lehen aztarnen arabera, sutea ez da nahita eragindakoa izan.