Urte berriarekin prezioen emendatzea ematen da gauza askotan. Gure eskualdean garraioari dagokionez, gutixenez, ez autobusetan, ezta SNCF, RENFE eta Euskotrenen ez da preziorik igo. Baina erabiltzaileek ikusiko zenuten bezala, BIDEGIk 1,73ra igo du sei xentimo Irungo autopistaren peajea.
Kotxe partikularrean ibiltzea garestiagoa da ere, erregaien garestitzearekin. Diotenez, 2017. urtean zehar gora egingo du nabarmen. Baina oraindik ere, alde handia dago, 20 xentimoren bueltan Ipar eta Hego Euskal Herriko gasolindegien artean. Dena dela, ez da gasolina soilik saltzen dena gasolindegi estazioetan. Aitor Errazkin lankideak aukera izan du Irungo Lapitze auzoko gasolindegian datu zenbaitzuk biltzeko.