SNCFeko tren gidariak greben izan dira atzo CGT sindikatuak deiturik. Eta heldu den astelehenean berriz ere greba mugimenduarekin segitzea erabaki dute. Atzo 40 langile bildu ziren Donibane Lohitzuneko tren geltokian egindako batzarrean.
Eta SNCFak abiatu erreforma ez dutela onartuko agindu dute. Urte berriarekin, Miarritze, Baiona eta Hendaiako tren geltokietan ez da gehiago tren bidai txartelen salmentarako langilerik egongo asteburuetan. Eta salmenta guztia makinen bidez egingo da.
Zerbitzuaren kalitatea okerragoa dela diote, SNCFean arlo ezberdinetan azken urteetan emandako lanpostu murrizketarekin segitzeaz gain.
CGT sindikatuko Amaiur Coscarat