Herriaren hiztegia bihar Irunen

Antxeta Irratia 2017ko urt. 2a, 00:00

Jabier Muguruzaren eta Bernando Atxagaren «Harriaren Hiztegia » lan berriaz gozatzeko parada izango duzute bihar, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Euskal Herrian zehar Jabier Muguruzak ez du itzulirik egingo lan honekin, eta berez, zuzenean eskainiko duen emanaldi gutxietako bat izango da.  Bernando Atxagaren hitzekin eta Jabier Muguruzaren musikarekin konposatua eta bi neskatxek musika bandaren laguntzarekin interpretatua. Haurrentzako lan hori "Mara mara diskak" zigiluak, kantautore irundarrak duela urte batzuk abian jarri zuenak, argitaratutako bigarrena da.  Aukera paregabe hontaz gozatzeko, txartelak 4,20 eurotan dira Amaian bertan. Kontzertua bihar 17 :00etan izango da, Amaia Kultur Zentroan esklusiban.