Endairrak Hendaiako Pilota elkarteak, urteroko hitzorduari eutsi eta partida handia antolatu du urtarrilaren 13rako. Bixintxotarako antolatu ohi dituen partida profesionalen egutegia, aurten aurreratu behar izan dute. Baina urtero legez, goi mailako pilotariak bilduko dira. Irribaria-Rezusta // Bengoetxea-Larunbere pilota partidua antolatu dute. Txartelak 15 eurotan dira, eta erreserbak egin daitezke iada, internetez, endaiarrak2@orange.fr posta elektronikora idatziaz, edota telefonoz 0687 53 73 13 telefnoroa deituz. Erreserba aitzinetik egin, eta egunean bertan ordaintzen dira. Aitziber Zapirain lankideak hitz egin du Mikel Larralde, Endairrako taldeko lehendakariarekin.