Bozarameilez aldatu eta estrategia berria abiatuko du Irungo EH BILDUk

Antxeta Irratia 2016ko abe. 29a, 00:00

Irungo EH Bilduk 2015eko udal hausteskundeetarako aurkeztutako lehendabiziko bi zerrendaburuen ordezkatzearen berri eman du. Oinatz Mitxelena bozeramalea, eta hauteskundeetan zerrendan bigarrena zen Izaskun Sorondok euren postuak utziko dituzte urtarrilean. Eta haien lekukoa, Dani Berasategi eta Jose Cayetano, zerrenda hartan zazpigarren eta hamargarrenak hurrenez hurren, jartzea erabaki du herri batzarrak.

Aldaketak EH Bilduren estrategia berbideratzeko egin direla esplikatu du Jokin Melidak, « Hi Haiz Irun » izeneko egitasmoa martxan jartzeko, lantaldea freskatzeko une egokia zelakoan. Jokin Melida entzun dezagun, hemendik aurrera udal taldeko bozeramale lanak egingo dituena.