Hendaiako Herriko Etxeak HEGOALDEA izeneko bizitokien promozio berriaren lehen harria pausatu zuen abendu hastapenean. Zubiartean proiektuaren lehen eraikinaren ondotik, urte luzetan hutsik egon da trenbidea estali ondotik irabazitako lursail hori. Eta orain Kaufman and Broad sozietateak gauzatuko du eraikuntza.Orain abiatzen duten trenbide gaineko HEGOALDEA promozio berriak, aipatu bizitokiez gain, 2.660 metro karratu merkatarientzako atxikia izanen da, eta lurazpiko 420 aparkaleku izanen dira, 190 publikoak izanen direlarik. Horrekin, hiri erdia biziberritzeko erronkari lagunduko diolakoan.