Irisgarritasuna, enplegua, auzoak, garraio publikoa... izan ditu hizpide Jose Antonio Santano Irungo alkateak urtero tokiko prentsarentzat eskaintzen duen prentsa aitzinekoan. Bertan bizi eta lan egiteko hiria eraiki eta lantzen dutela azpimarrau du. Hori dela egungo udal gobernuaren lan eredu eta lehentasuna. Egonkortasuna da bere ustetan horretarako tresna eta giltza. EAJrekin batera osatzen duten udal gobernuarekin pozik agertu da gainera.
Bake prozesuaz eta Euskal Elkargoaz ere galdetu diogu.