Haurrentzako filmak euskaraz Urruñan

Antxeta Irratia 2016ko abe. 26a, 00:00

Zinea Euskaraz zikloaren baitan, « Oker » eta « Yoko eta lagunak » filmak ikusi ahal izanen dira ostiral eta larunbata honetan Urruñan. Zinea Euskaldi elkarterak eta EITBk antolatzen dute zikloa eta ekimenaren laugarren edizioa da aurtengoa. Elkarteak berak jakinarazi duenez, azken 5 urteetan 67 filma itzuli dituzte erdal hizkuntzetatik euskarara, eta 2016.urte honetan, hoietariko 14. Hala aurten, Iruñean, Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Urruñan izanen dira ikusgai. Euro baten truke da sarrera, eta zinea.eus atarian informazio oro duzue eskuragarri.