"Inurritegia" prozesuaren aurkezpena Lakaxita Gaztetxean

Antxeta Irratia 2016ko abe. 26a, 00:00

Ernai gazte antolakundeak « Inurritegia » prozesua abiatu du, hiru helburu nagusirekin: Ezker abertzaleak eramandako « Abian » prozesuaren ondorioak gazte antolakundean inplementatzea, gazte estrategia berregokitzea eta antolakuntza eta funtzionamenduan eraginkortasunean irabaztea. Aipatu prozesua apirila arte luzatuko da eta kongresuarekin amaitu. Abenduaren 30ean Irungo Lakaxita gaztetxean, arratsaldeko 19 :00tan prozesuaren aurkezpena egingo dute. Amaiur eta Paul Bidasoako Ernai gazte antolakundeko kideekin mintzatu gera