Luhusoko 5ak etxera itzuli dira

Antxeta Irratia 2016ko abenduaren 22a

Senide eta lagun ugari zain zituela iritsi zen Txetx Etxeberria Baionako tren geltokira asteazken arratsean. Errezebitutako babesa eskertu eta gero Euskal Herrian, Luhusoko atxiloketen ondotik, "zerbait mugitu dela" nabarmendu du.