Luhusoko atxiloketek erakusterat eman dute Jendarte zibilak bere esku hartu duela ETA erakunde armatuaren desarmatzea, eta bake prozesuari bultzada berri bat eman nahi izan dio.
Mobilizazio azkarrak izan dira asteburu osoan eta segituko dira gaur ere Donibane Garazin eta Luhuson aratseko 7etan antolatuak diren elkarretaratzeekin. Eta tendentzia guzietako hautetsiak aho batez mintzatu badira larunbatean atyxilokeen salatzeko eta estatu frantses zein espaniolari urratsak egin ditzaten galdegiteko, nahi izan dugu ikerti bi auzapezekin zer paper jokatzen ahal duten hemengo hautetsiek prozesu huntan. Gurekin ginituen Jean Mixel Bicain Gamarteko auzapeza eta Mizel Oçafrain Bankakoa. Lehenik, beren erreakzioa polizia operazioaren berri ukaiterakoan galdegin diegu.