Foro Sozial Iraunkorrak,"Bakearen artisauen" balentria eta konpromezua goraipatu du. Estatuen jarrera berriz, gogor salatu dute.

Antxeta Irratia 2016ko abe. 18a, 00:00

Foro Sozial iraunkorrak, Luhoson atxilotutako 5 lagunekin elkartasuna adierazteaz gain, beraien balentria eta bake prozesuarekin erakutsi duten konpromezua goraipatu du. Honekin batera, bi gobernuen jarrera oztopatzailea gogor salatu dute. Astelehen hontan Bake Bidean elkarteak, Baionan deitutako bilkura irekian parte hartzera deitzen dute.

« Bakearen artisauen » atxiloketaren biharamunean Baionan izandako mobilizazio jendetsuaren ondotik, Bake Bidea elkarteak, bilkura bat antolatzen du, datozen egunetan izanen diren mobilizazio eta ekimenen inguruan hitzegiteko. Hitzordua astelehen hontan arratsaldeko 19.00 Baionako elkarteen egoitzan iraganen da. Info gehio : bakebidea.com

Agus Hernan, Foro Sozial Iraunkorreko korrodinatzailearekin hitzegin dugu: