Landetxa Auzo Elkarteak 2016. Urteko bilana plazaratu du

Antxeta Irratia 2016ko abe. 18a, 00:00

Irungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izandako negoziazioei esker zenbait aldarrikapen historiko gauzatu dituzte aurten auzoan, guztira erakunde publikoen 806.000 euro inguruko inbertsioarekin.

Horrela, proiektuen zerrenda….Araba eta Behe Nafarroa kaleetatik Elatzeta ikastetxera joateko oinezkoen sarbidearen egokitzapena, Olakineta eta Mendiolako landa bideen konponketa, Olaberriara doan errepidean, Zelai Buru baserritik Mendiolako bidegurutzeraino oinezkoentzat sarbidea berria, edota proiektu nagusia, Arbium plazako frontoiaren gune estalia, non behin proiektua bukatuta, Udalak 22.000 euro gehiago bideratuko dituen orain aterpe gehigarri bat ezartzeko, euria egiten duenean, aterpe berriak ez duelako gune bustitzea sahiesten.

Lorpen horiek guztiak auzotarren parte harte “aktibo eta zabalagatik” izan direla adierazi du. Auzo bizi eta aktiboa dela adierazi dute, eta guztien arteko parte hartze eta koordinazioari esker, gauzak bultzatu eta hainbat hobekuntza lor daitezkeela erakutsi dutelakoan daude.

Dena dela, dirua publikoa izanik, irundar guztiena dela, eta lorpen horiek auzotarren ekimenez, eta nekez gauzatzea lortu izan dutela nabarmendu dute. Ez delako Udala haiengana jo duena, baizik eta behetik gora, auzotik abian jarritako prozesu partehartzaileei esker bultzatutako hobekuntzak izan direla.

Bestalde, aurrera begira lanean segituko dutela iragarri dute. Izan ere, Hiritik At arkitektoen kooperatibaren laguntzarekin, Arretxe-Ugalde kirolgunean, kantxa erabilanitza eta gimnasio estali baten proiektua zehaztu dute. Landetxako bizilagunei ez ezik, Belaskoenea, Oinaurre eta Anakako auzokideei zerbitzu emango liokeena.

Anartean, auzoari bizia emateko Maraguri-Baratza komunitarioa, Gazte Landetxa, Zelaiburu jubilatuen elkartea, Kateko, Hegazti, Elatzeta zein Landetxa kirol elkartearekin lanezan dihardute kultur, aisia eta kirol jarduerak antolatzearren.

Hurrengo hitzorduak, gabonetarako programaren baitan dira, bihar bertan Mari Domingi eta Olentzeroren bisita jasoko dute auzo elkartean 18 :00etan, eta igandean 17 :30etan auzoko elizan, 39. Gabon Kanta Jaialdia antolatu dute.