Hondarribiko 7. San Silbestre herri lasterketan bildutako irabaziak aurten, Taupadak GKEra bideratuko du Sportmundi elkarteak. Abenduaren 31an, 16:30etan korrituko da lasterketa. Dagoeneko Gipuzkoako bigarren San Silbestrerik jendetsuena bilakatu da, Donostikoaren atzetik, iazko 2.300 partehartzaileekin.
Sportmundik antolatuta, 2016. urte honetan antolatutako jarduera solidarioetan 91.000 euro bildu eta banatu dituzte iada, horietatik 35.000 euro Caritas erakundeari eman dizkiotelarik. Minbiziaren Kontrako Elkartea edota Vicente Ferrer Fundazioa dira lagundutakoen artean ere.
Baina oraingo honetan, Taupadak GKEak bere 20. Urtemuga ospatzen duela aintzat hartuta, honek Boliviako Benin departamenduak abian jarriko duen indigenentzako ur edangarria lortzeko putzuak sortzeko proiektua lagunduko dute.
Kalixa Silanes, Kiroletarako Udal ordezkariak nabarmendu duen bezala, urtea giro onean, osasunez eta helburu solidario batekin bukatzeko aukera paregabea da.
Bestalde, Sportmundiko arduraduna, Juanan Garciak esplikatu duenez, aurtengo lasterketan emakumea omenduko dute, “keinu bat ukan nahi izan dute, batetik, orain arte izena eman duten 1.000 partehartzaileetatik %39ª emakumezkoa delako, eta bestetik lasterketaren aurtengo kamiseta genero indarkeriaren kontrako sinboloarekin apaindu dutelako”.