2012.tik gaur arte mugazgaindiko jardueren ibilbidea jaso du Hego Lapurdiko Hiriguneak

Antxeta Irratia 2016ko abe. 15a, 00:00

Hego Lapurdiko Hiriguneak, Mugaz gaindiko lankidetzaren esperientzia, Garazi-Baigorri eta Xiberoko elkargoko ordezkariekin partekatu du. Jardunaldia asteazken hontan iragan zen eta hego lapurdiko hiriguneak, bidasoa txingudi mugaz gaindiko partzuergoarekin edota euskal euro-hiriaren erakundearekin azken 10 urteetan aurrera eramandako proiektuak aurkeztu ditu. Jardunaldi honen helburua, Urtarrilean sortuko den euskal elkargo berrian mugaz gaindiko lankidetzaren proiektuei segida ematea izan da. Battitte Laborde, Hego Lapurdiko Hiriguneko mugaz gaindiko arduradunarekin mintzatu da Aitor Errazkin lankidea