Kalera dinamika Hondarribian

Antxeta Irratia 2016ko abe. 14a, 00:00

Kalera gunea Usurbilen ihadanik martxan dela eta, Hondarribian ere ekitaldiak antolatu dituzte ostirala, abenduaren 16rako. Hona hitzorduak:
- 19.00tan hitzaldia egingo da Olagarron, gunetik pare bat kide etorriko direlarik.
- 20.00tan enkartelada (astero bezala).
- 20.30tan afaria Olagarron.

 

Horrez gain, urtero legez abenduaren 24ean, Olentzerorekin batera, abestera aterako direla jakinarazi dute Hondarribia Elkartasuna taldetik.