Hasi da Euska Kostaldeko Gabonetako azoka

Antxeta Irratia 2016ko abenduaren 6a

140 erakusketari batu dira, gaurtik ostegunera bitarte FICOBAn, Euskal Kostaldeko Gabonetako azokan. Hamaigarren edizioa da aurtengoa eta beti bezain indartu dator. 1:00etatik 21:00etara, eta ostegunean, azokaren azken egunean, 20:00etan itxiko dituzte ateak. Sarreraren prezioa 3€ eurokoa izango da, eta 12 urte bitarteko umeak dohainik sartu ahal izango dira. Ficobako parkinga eta egiten diren jarduerak dohainik dira.