GUE/NGL europako esker unitarioko taldeak FICOBAn bildu dira, mugaz gaindiko lankidetzari buruz eztabaidatzeko. Konferentzia EH Bilduk antolatu du. Eztabaidatu dituzten gaien artean, Mugaz gaindiko elkarlanak sortzen dituen oztopoak eta aukera eta garapen ekonomikoaren baitan, hezkuntza eta ikerketari buruz aritu dira besteak beste. Honetaz gain, Ipar Irlanda eta Alemaniako esperientziak ezagutzeko aukera izan dute. Josu Juaristi, EH Bilduko euro parlamentariarekin hitzegin dugu.