Itsas bazterreko prebentzio planak, "libre" utzi du Intzura auzoa

Antxeta Irratia 2016ko abe. 6a, 00:00

Hendaiako Joncox-Intzura auzoko bizilagunak eta herriko etxea pozik agertu dira Departamenduko Lur eta Itsas zuzendaritzaren zerbitzuek, itsas bazterreko prebentzio planaean egindako zuzenketarekin. Gogoratu dezagun, hasierako txostenean, Intzura auzoa orohar arrisku planaren barruan kokatu zutela. Honek bizilagunen haserrea piztu zuen. Herriko etxeak aditu bat kontratatu zuen planaren zuzenketa eskatzeko, honekin batera, Joncoux industriaguneko enpresak eta bizilagunek ere zuzenketa eskaera egin zituzten. Astearte hontan, egindako bilkura publikoan, arrisku plan berriaren xehetasunak azaldu dituzte. Iker Elizalde Hendaiako auzapezaordea