Sasiko gaztetxeak, bihar du hitzordua Baionako auzitegian

Antxeta Irratia 2016ko abe. 6a, 00:00

Sasiko Gaztetxeko gazteak Baionako auzitegian aurkeztu beharko dira bihar, Pariseko Ospitaleak auzitegi bidea hartzea erabaki baitu, gaztetxearen eraikinaren okupazioaren ondorioa. Jabeen eta Herriko Etxearen arteko akordioa lortu zuten udaberrian, gazteak bertan egon zitezen. Baina irailaren 15a zuten emana azken epea.

Behin data hori iragan dela, Pariseko Ospitaleak eraikina berreskuratu nahi du. Diotenez, etxeak egin nahi baititu bertan.

Nolanahi ere, abokatak galdeginen du bihar auzia gibelatzea defentsaren prestazeko.

Eraikinaren jabeek, aldiz, 500 euroko kalte-ordainak galdegiten dizkie gazteei, bertan eman duten hilabete bakotsaren truke. Beste 200 euro okupazioaren kalteengatik, eta 3.000 euro auziaren gastu judizialengatik.