Bidasoko euskarazko hedabideek hasi duten elkarlanaren emaitza da Solasean elkarrizketa zikloa. Antxeta Irratiak, Bidasoamediak, Irunero-k, Txingudi Onlinek eta OARSO BIDASOKO HITZAk hasi dute elkarlan hori. Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Oihana Etxebarrietarekin elkarrizketa egin dute hedabide horiek elkarlanean. Bilgune Feministako kide eta Eusko Legebiltzarkidean EH Bilduko hautetsi da Etxebarrieta.
Bidasoan emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak bizi duen egoeraz mintzatu da, hainbat gai zehatzen gaineko azalpenak emanaz. Guztiak ondoko bideoan ikus daitezke. Elkarlana, emakumeen ahalduntzea, heziketa, eta erakunde eta herritarren arteko elkar-eragina jarri ditu indarkeria matxista ezabatzeko bidean giltzarri gisa.