60 haurrentzako harrera familiak behar dira Gipuzkoan

Antxeta Irratia 2016ko aza. 30a, 00:00

Gaur egun Gipuzkoan 360 haur eta nerabe daude harrera familietan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, beste 60 haurrendako harrera familiak behar dira. Horretarako, « Benetako besarkada » goiburua duen kanpainia abiatu dute. Ostiral hontan Irungo Amaia Kultur aretoan bilkura publiko bat antolatu dute honen inguruko informazioa eskaintzeko. Hitzordua arratsaldeko 15.00etan izango da. Jose Mari Lezana, arduradunak azaltzen digu