Donibane Lohizuneko Ravel aretoan eginen da abenduaren 1ean, goizeko 10:00 eta 12:30 bitartean. 2014ko irailaren 19an Hego Lapurdiko Hiriguneak, Euskara Mankomunitateak eta Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Sareuska, euskararen sarea sortu zuten. SAREUSKA egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburua lantzearren 2017. urtera bitarteko plangintza garatu dute eta Mintzodromoa, bertan kokatzen den egitasmoetariko bat da. Hortaz, aurten ere SAREUSKAK Mintzodromoa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
Mixel Ibarlucia, Hego lapurdiko herri elkargoko euskara arduradunak mintzodromoaren helburuak azaltzen dizkigu, Arantxa Berrotaran, Hondarribiko zinegotziak aldizn SAREUSKAren xedeak azaldu dizkigu eta, Mentxu Peña Lizarazu, Bortzirietako euskara zinegotziak berriz, aurtengo mintzodromoaren egitarauari buruz hitzeginten digu