Labore Txingudi aurkeztuko dite bihar EKTn

Antxeta Irratia 2016ko aza. 18a, 00:00

Kontsumo eredua eraldatzeko elkartea, hori da Labore Txingudi. Larunbata hontan aurkeztuko duten eskualdeko kontsumo talde berriko kideek proposatzen dutena. Besteak beste, Irungo Lakaxita gaztetxean denda fisiko bat irekiko dute, bertan Labore Txingudi kontsumo taldeko bazkideek mota guztietako produktuak erosteko aukera izango dute.  Dornaku Lantz, Labore txingudi kontsumo taldeko kidearekin hitz egin dugu, eta bihar larunbatarekiin, EKTn, Txingudiko Kontsumo Taldearen aurkezpena eta babarrunada eginen dela gogorarazi digu, hainbat konturen artean